|
Zenbat beka eta zenbat dirukoak?
400 laguntza eskaintzea atzerrian ingelesezko, frantsesezko edo
alemanezko egonaldi bat eta ikastaro bat egiteko 2009ko udan, unibertsitateko
ikasle bekadunentzat.
Nortzuek eska ditzakete?
Laguntzak eskuratu ahal izateko, baldintza hauek bete beharko dira:
1.- 2007-2008 ikasturtean beka orokorren deialdiko bekadun izatea
unibertsitate-ikasketetan eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate
eta Ikerketa Sailaren goi-mailako beste ikasketetan (2007ko uztailaren
13ko EHAA, 135. zenbakia).
2.- Gutxienez hiru asteko eta astean hamabost eskola-orduko hizkuntza-ikastaroa
egitea, ikasi nahi den hizkuntza ofiziala den herrialde batean.
3.- Bekaren lehentasun-eskubidearen barruan egotea, familiaren
per capita errentaren arabera.
4.- Bide penaletik edo administratibotik zigorturik ez egotea diru-laguntza
publikoak jasotzeko, eta horretarako debeku legalik ez edukitzea.
Horien barruan doaz sexu-diskriminazioaren ondorio direnak, Gizonen
eta Emakumeen Berdintasunaren aldeko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen
azkeneko seigarren xedapenaren arabera.
Zein da beka eskatzeko epea?
Zure beka 2009ko apirilaren 17ra arte eska dezakezu, egun hori
barne.
Nola eskatzen da?
Beka eskatzen dutenek eskabide-eredu bat bete behar dute, web helbide
honetan dagoena: www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net.
2.- Bete ondoren, eskabide-eredu hori inprimatu, data ipini eta
sinatu, eta hurrengo 3. paragrafoak aipatzen dituen agiriekin batera
helarazi behar zaio unibertsitateetako zuzendariari. Finkatuta dagoen
epearen barruan aurkeztu behar dira eskabideak helbide honetan:
Unibertsitate Zuzendaritza, Donostia-San Sebastián kalea
1, 01010, Vitoria-Gasteiz. Edo, bestela, azaroaren 26ko 30/1992
Legeak -Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio
Prozedura Erkideari buruzkoak- bere 38. artikuluak aipatzen duen
edozein bulegotan.
3.- Eskabideari dokumentu hauek gehitu behar zaizkio:
a) Eskatzailearen nortasun-agiri nazionalaren fotokopia.
b) Libretako edo kontu korronteko orriaren fotokopia, bertan agertzen
delarik ezeroaren kontu-kodea, hau da, banketxea edo kutxa, bulegoa,
kontrolaren digitua eta kontuaren zenbakia. Bertan egingo da diru-laguntzaren
sarrera, eta eskatzaileak titularra edo titularkidea izan behar
du.
Zein ezaugarri ditu egin behar dudan ikastaroak?
Gutxienez hiru asteko eta astean hamabost eskola-orduko hizkuntza-ikastaroa
egitea, ikasi nahi den hizkuntza ofiziala den herrialde batean.
Nola bermatu beka hura eman eta gero?
Ebazpena jakinarazi ondoren, 15 eguneko epean, eskatzaileek Unibertsitate
Zuzendaritzan aurkeztu beharko dute egin nahi duten ikastaroko plaza-erreserbaren
ziurtagiria, eta bertan agertuko da erreserba horren kontura gutxienez
200 euro ordaindu dela. Ziurtagiri hori epe horretan ez aurkezteak
esan nahiko du uko egin zaiola emandako laguntzari, eta lehentasun-ordenan
hurrengoa den ikasleari esleituko zaio. Unibertsitate Zuzendaritzak,
era berean, aukeratuak izan ez diren eskatzaileei jakinaraziko die
eskatutako laguntza ukatu zaiela.
Nola jakin beka eman didaten?
Ebazpena banaka jakinaraziko da. Beka esleitu zaien eskatzaileen
zerrenda EHAAn argitaratuko da geroago.
Bestelako informazioa
Laguntza emateko ezarri diren baldintzak eta eskakizunak bete direla
ziurtatzea. Era horretan, onuradunek Unibertsitate Zuzendaritzan
aurkeztu beharko dute, 2009ko azaroaren 30a bitartean, ikastaroa
egin izanaren egiaztagiria, ikastaroa egin den atzerriko ikastetxeko
ziurtagiri originalaren bidez, eta bertan zehaztuko da bere iraupena
eta asteko eskola-orduen kopurua.
Newlink-ek gurean inskribatzen diren ikasle guztiei egiaztapen hori
ikastaroaren azken egunean jasoko dutela bermatzen die.
Horrez gain, deskontu handi eta opari zoragarrien artean aukeratzeko
onura izango duzu!!!! Bestelako informazioa
|